XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriz barkatuko didazulako ustean lengo obenetan astea, izenik gabeko ausardiya (1) osadía, atrevimiento izango litzake.

Zure adiskidetasona utzi-ta Zugandik aldegingo banu ¿errukitasunerako biderik izango nuke ba?.

Maite zaitut, ta beti maite nai zaitut.

Zugandikan artu uste dedan errukitasuna, asmo azkarr au da.

¡Andre Mari garbi-garbiya! nere bitartekoa izan zaite: zure Semeagandik emen lurrean aldegiten ez utzi, gero betiraunde guziyan zeruban besarkatu al izateko. Alaxen.

Gañerakoa lenengo egunean bezela (155-garren orrialdiyan).

SEIGARREN EGUNA; OTOITZ-GAYA.

Jesus-en Biyotzaren emanaitasuna.

Biyotz onako gizonen aunditasunik bikañena, guztiyak pozak eukitzea da, batez ere beartsu ta atsekabetuenak.

Jesus-en Biyotza bezin prestu ta emankorragorikan ¿non arkituko dezu?.

Bera maite dutenak aberastutzeko ondasunak, beregan dauzka.

Bere azkengabeko ontasunak, oyek guri emateko eresi (2) deseo biziya ematen diyo.